Orozko
Bertoko LEKU IZENAK ez galtzeko
OROZKOK
BEHAR ZAITU
Leku-izenak galtzeko arriskuan daudelako.
Orozkoko udalean herriko baso, solo, etxe eta antzerakoen LEKU IZENAK batuko dituen mapa bat egin gura dugu.
Datorren urtean, etxe guztietara oparituko da.
2001 urtean saio bat egin zen eta hartan bildutakoarekin ERAKUSKETA bat egingo da.
Bertara joaten gonbidatzen zaitugu, ikusteko zure auzuneko, etxe ondoko soroak, zure lurretako izenak zuzen dauden ala ez esateko.
Mapa ofiziala izango denez- Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz- inportantea da izenak zuzen agertzea.
Erakusketa Orozkoko Museoan egingo da eta bertan egongo da pertsona aditu bat zuzenketen berri hartzeko.
Gainera, leku-izenez ere berba egingo da bertan erakusketari berari beste balore bat emateko:
"Baserritarren munduak eta tradiziozko landideek Orozkoko toponimian utzitako ondarea"
FELIX MUGURUTZA, Urriaren 18an, zapatua, 18:30etan, Eusakaraz.
TOKIA ETA EGUNAK, Orozkoko Museoa (Zubiaur plaza), Urriaren 10etik 26ra
ORDUTEGIA, Eguen eta barikuetan: 10:00 -14:00
Zapatuetan: 10:00 - 14:00 // 17:00 - 19:00 Domekan 10:00 - 14:00
INFORMAZIO GEHIAGO 946 339 823 / 625 703 378

Meneame
del.icio.us