Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

orozko
Una vista a este precioso valle.

Categoría: Etimologia

15/04/2009 GMT 1

DOCUMENTOS

1276 @ 17:21

 

 Contenido reproducido del Libro: PASEOS POR OROZKO IBILLALDIAK

Orozko : etimologia.

Pedromari Ojanguren jaunari:

Ezer baino lehenago, helarazi beharko nizuke etimologia arazoaz aritzeko zuhurtasuna  zaigula lagunik onena. Alde batetik ez dugu informazio nahikorik ikertzen gabiltzan izenari buruz, dazaguzkigun agiri zaharrek ez bait digute ezer argitzen. Bestetik, toponimo honen erroa ez da bat ere ongi ezaguna. Arestiko bi hauek kontutan izanik esan bakarra dago emango dizudan eritzia hipotesi mailan datzala et nere uste apala baino ez dela.

 Orain artean eta zenbait autorek, inolako errespeturik gabe, jokatu dute izen honen eta beste batzuen azalpena emateko. Nik uste, modu honetan ihardurez gero, mesede gutxi egiten zaiela gur hizkuntza eta kulturari. Nik, neure partetik behintzat, zientifikotasun gehiagoz egiten saiatuko naiz.

Natur zientzian egiten de legez, gure izena zatitu egingo dugu hobeki aztertzeko:

OR - O - Z - KO

KO:  Atzizki hau da izen honetan dugun argiena. Normalean, bizigabeei lotzen zaie nolabaiteko lekukotasuna adierazteko. Normala da , ganiera, toponimoetan azaltzea.

Honela. Goiko, Beheko, Aldekoa, Basoko ...

Hau ez ezik, bigarren esangurua eduki dezake, txikitasuna adierazteko hain zuzen. Bide honetatik azter daiteke Ertaroan agertzen zaizkigun Arzco (

 

Z: Ezer gutzi argitzen digu eta irtenbideak gero eta nahasiak dira. Alde batetik Hotz esanhaia izan dezakete ( Cf. Aranotz Iturriotz). Baina oz amaierako izen asko agertuko zaigu, batez ere Nafarroan (Cf. Lekaroz, Madoz, Iraizoz eta batez ere Oronoz eta Oroz, hauek biak antza handikoak gure izanarekiko).Pareka dezagun bestetik Oroz Beteluarekin.

Julio Caro Barijaren ustetan - oz amaierako abizenekin erkatu behar dira: Muñoz,Blascoz, ....

Honetaz gain, G. Rohlfsek Pirinietako -ós, ués eta euskal -o(t)z atzikiak batzen dituen ikerpen bat egin zuen.

O: Ez dakigu zeri lotuta dagoen ertizki hau, bere aurrekoari, ORO, beranduago ikusiko dugu, edo bere ondorengoari,OZ, gorago aipatu dugun bezala.

OR: Nik uste dut, honetan dagoela gure izena ulertzeko kakoa. Zalantzarik gabe oso berba zahar eta arkaiko baten aurrean gaude. Honen inguruan emandako azalpen guztiak arreta handiz hartzekoak dira. Nere uste apalerako, merezigarria den bakarra ondoren emango dizudana da.

Oker ez ba nabil, Justo Garate hizkuntzalaria izan zen gure mende honen lehenengo herean, hitz honek mendi edo haitzekiko zuen loturaz ahartu zen lehenengoa.

Ezin daiteke ezer froga, baina ugariak dira mendi inguetan ditugun erro honetako mendiak: Orisol, Oiz(?), Ordunte, Ortzantzurieta, Ori, Orniz, Or-duña, Oroel, Oro ...

Murgian dugun izen honi begira, Ohoro (1089) eta Horo (1138) bezela agertzen zaigu dokumentaturik, beraz, posiblea da garai zaharretan aspereneko soinua tartean izatea.

Besterik eta berriro nere eritziz ari gara posiblea de hasiera batean *ur(o) izatea edo alternantzia izatea bederen. Modu honetan azalduko genuke Ur-duña izen zahar eta Orduñaren arteko tirabirak. Mendien zerrenda ere biziki luzatuko genuke: Urko, Uroa; Urieta; Urdanatz, etc. Izen horiei orain arte emandako etimologiek ( ur edo uri/hiri) ez dute ganora gehiegirik esandako lekuak azaltzeko. Baina, esan den bezala, aterabide edo hipotesiak baino ez dira.

Ez al du, bestetik, loturarik izango Orube, Oribe hitzekin? Eta animalei helduta orein, orkatz edota Piriniotako ora izenekin?

Jakingarri bezala eta, mesedez, ez parekatu aurrean esan diren gauza serioagoekin aipatzea Behebafarroan Orozko hitzak publiko, begi-bistakoa esanahia duela.

ONDORIOA: zuhur ibili nahi dut ere, nere iritzia da OROZKO izenak ibarraren amaieran, Itxina aldean, ikusten diren atxekin zerikusia duela. Ez dakigu atx horiek hotz, txikerrak edo zer izango diren, baina seguru egon, polit baino politagoak direla.

(Félix Muguruza, 1997)

 

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis